jueves, 9 de agosto de 2012

LEZE

Aurreko asteburuan "espeleobarranko" egitera joan ginen Arabara. Lezeko koba egin genuen, koba hau Gasteizetik hurbil dago. Koba honetatik erreka bat pasatzen da, bertatik igarotzeko rappelak, toboganak eta jauziak egin behar dira. Sarrerara heltzeko guztiz derrigorrezkoa den 35 minutuko ibilalditxo bat egin behar da. Ibilaldi hau oso polita da, kareharrizko mendikate batean kokaturik dago koba eta goranzko bidean landare eta zuhaizka asko aurkituko ditugu, pagadi eder batetik ere egin beharko dugu ibilbidea.
Lezek altuera asko duen koba da, momentu askotan sabaia ez da ikusten, beraz ez dugu inoiz makurturik ibili behar. Jaitsierak gutxi gora behera ordu bi irauten ditu. Argazki batzuk dituzue hemen.  
Kobako sarrera

Sartzeko Rappela

Barruan dagoen rappela

Kobaren irteera

Saltoa

Azken rappela

No hay comentarios:

Publicar un comentario