lunes, 16 de junio de 2014

ASTEBURUKO ARROILA JAITSIERA

   Asteburu honetan eguraldi ederra izan dugu Pirinio aldetik arroila jaitsiera egiteko. Honi Zeanuriko Mendi Taldetik etorritako gazte hauek leku ederrak bisitatzeko eta ekarri duten gogoa gehitzen badiogu koktel itzela sortzen da. Nahiz eta Pirinioetako errekak ur emari aldetik oso altu egon Gorgol egiteko aukera izan dugu, ura “bizitsu” joanda arroila honek aukera gehiago eman dizkigu bertako salto eta toboganetaz disfrutatzeko, batez ere “Matrix” pasoan disfrutatzeko eta edozein modutan jausteko. Amaitzeko txorro albotik eta zati batean horma ukitu gabe rapel eder bat, itzela arroila.

   Inguruko arroilak nola zeuden ikusita handik alde egitea baino ez zitzaigun geratu. Arroila hau ere ez da hankamotz geratzen, izan ere salto asko eta neurri desberdinetakoak ditu, honelako batzuk saltoa egin aurretik bitan pentsatzeko modukoak. Hala ere kastakoak zirela erakutsiz ez zuten inolako arazorik izan, bueno 12 metrokoa egiteko bai e!jajaja.  

   Gorgol eta Fago moduko arroilak eginda kirol honek zer nolako lekuetara eraman zaitzakeen erakusten digu. Arroiletan aurkitzen ditugun leku ikusgarri hauek ia eskuraezinak bihurtzen dira soka eta beste elementu batzuen laguntza gabe. Honelako konpainian ez dakit noizbait aspertuko naizen leku hauek bisitatzen. Eskerrik asko talde eta neguko eskiada bat arte!



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario